Skip to main content

Itzuli

08.04.2019

Esperientzia gastronomiko paregabeaz gozatu nahi duzu?

Esperientzia gastronomiko ahaztezinaz disfrutatzeko aukera eskaintzen dizugu. Euskal sukaldaritzara gerturatzeko aparteko aukera izango da, geure lurraldeko elkarte gastronomikoetan oinarritutakoa. Hiru data finkatu ditugu jarduera horretarako: apirilak 18, 19 eta 20. Egun horietan, chef batek prestaturiko afariak burutuko ditugu, eta sukaldariak ondoren dastatuak izango diren plater goxoak nola prestatzen dituen ikusi ahal izango dute parte-hartzaileek. Magia balitz bezala, sukaldearen eta jantokiaren arteko muga desagerraraziko dugu eta mahaikideak tarteko espazio batera mugiaraziko ditugu, sukaldearen ondoan baina jatetxearen erosotasunarekin.
 
Ardo kopa bat eskuan, gaua aperitibo txiki batekin hasiko da gure chefa, Bendur Elizondo sukaldari ospetsua, lanean hasten den bitartean. Plater bakoitzean jartzen duen maitasunak giro berezia sortuko du: gertukoa eta beroa, elkarrizketa irekia mantentzeko aproposa, mahai-ingurua egokia denean naturalki sortzen den moduan. 
 
Garaiko produktuak soilik erabiliko ditugu egun bakoitzean menu ezberdina prestatzeko. Primerako ardoa ez da faltako, noski, eta janariarekin bat datozen ardoak aukeratuko dira. 
 
Parte hartu nahi baduzu, bidali email bat info@xibaritakgandarias.com helbidera eta esperientziaz eta zaporez jositako jarduera honen inguruko informazioa bidaliko dizugu. 

Momentuan edo enkarguz prestatutako platerak.

Sukaldaria daukagu bezeroen zerbitzura, plater aukera zabala eskaintzeko. Momentuan prestatuta edo enkarguz eskatuta eraman ditzakezu zureak.

Ezagutu gure eskaintza Aste honetako menua