Skip to main content

Itzuli

02.01.2020

Online denda berria

Ohore handia da guretzat online denda bat martxan jartzea. Denbora generaman proiektu hau abian jarri nahian, eta azkenean lortu dugu. Gandarias markako produktuen salmentarekin hasi gara; kalitate gorenekoak dira eta gure bermea dute. 
Jakin badakizue inguruko produktuen alde apustu egitea gustatzen zaigula, eta bereziki ekologikoen eta kalitate-prezio onena dutenen alde, alegia.
Produktu ezberdinen eskaintzak, opari-sortak eta gauza gehiago aurkituko dituzue gurean. Beraz, ez galdu aukera eta sartu gure online denda ezagutzera. Egun, penintsula barruko bidalketak egiten ditugu bakarrik. Gainera, hotz mantendu behar diren produktuak tenperatura egokian helarazteko aukera ere badugu. 
Beste herrialdetan bizi direnek gure produktuak erosi nahiko balituzte, gurekin kontaktuan jartzea izango litzateke aukera onena, elkarren artean bidalketa formula egokiena adosteko.
 

Momentuan edo enkarguz prestatutako platerak.

Sukaldaria daukagu bezeroen zerbitzura, plater aukera zabala eskaintzeko. Momentuan prestatuta edo enkarguz eskatuta eraman ditzakezu zureak.

Ezagutu gure eskaintza Aste honetako menua